Turismoko mublatu bat edo arrotz logela deklaratzeko

2020ko urtarrilaren 1etik aitzina, Euskal Hirigune Elkargoko 24 herritan, turismoko mublatuak edo arrotz logelak alokatzeko baldintzak aldatu dira.

Azkainen, turismoko mublatu* jabeek haien etxebizitzaren aldi bateko erabilpen aldaketa galdegin behar dute, EHE-ren internet gunean aurki dezakezue, Eraikuntza eta Bizitegiko Kodearen L.631-7-1 A artikulua eta Euskal Hirigune Elkargoaren bilkuraren deliberamenduaren ondorioz 2019ko abenduaren 28an onartu araudiaren arabera.

Araudi hau onartua izan ondoren, 2019ko abenduaren 11ko deliberamenduaren ondorioz, Azkaine Hiriak plantan ezarri du, linean erreserbatzeko guneetan alokatzea (mublatuak, ganberak), haien bigarren etxea, etxebizitza nagusia, osoki edo partzialki (ganbera biztanlearen etxean) alokatu nahi duten ostatzaileek behar duten erregistratze zenbakia baliagarria lortzea ahalbidetzeko.

Horri eskaini atari batean burutzen da urraspide hau: https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/CU_paysbasque/

Urraspide horretarako lagundua izateko, hirigintza zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezkete zenbaki honetara deituz 05 59 54.68.34.

* Turismoko mublatua: egunka, asteka edo hilabetekako alokatze batek ezaugarritu egonaldia egin eta bertan epe luzera bizitzea erabakitzen ez duen pasaiako bezeria bati alokagai utzia zaizkion, eta alokatzaileak bakarrik erabiltzeko, villak, apartamenduak edo gela bakarreko apartamendu mublatuak dira turismoko mublatuak (Turismoko Kodeko L324-1-1).

Ohartzekoa: bigarren etxebizitza da turismoko mublatua jabearentzat. Urtean 120 egunez alokatzen ahal zaioetxebizitza nagusia bezeria turistiko bati; 120 egun hauek gaindituz, turismoko mublatua bilakatu beharko du etxebizitzak.