Azkaingo herriko etxeak eta Eme8 elkarteak erasoen prebentzio eta esku-hartze protokolo bat adostu dute aurtengo bestetarako. Protokolo hori ofizialki onartua izan da, bestak guzientzat alaiak eta seguruak izan daitezen, errespetuz eta elkar zainduz. Gonbidatzen zaituztegu protokoloaren berri hartzea eta arreta eta elkartasuna izatea bestetan.
Zuen engaiamenduan sinesten dugu.
