Milesker beroenak GAIA elkarteari eta Urruñako eta Azkaingo eskoletako haur eta irakasleei, ostegunean antolatu dugun herri kirolen deskubritze ekimenean parte hartzeagatik. Haurrek euskaraz jostatzeko aukera izan dute, herri kirol tradizionalak ezagutu dituzte, beste eskoletako lagunak topatuz giro ederrean.
Ekimen horrek Euskararen Kriseiluarihasiera ederra eman dio; elebidunean edo imertsioan diren Azkaingo hiru eskoletan urtarrilean hasiko da proiektua. CE1 eta CE2 mailako haurrek etxean ere euskararekin dituzten ohiturak indartzeko. Haurrak, gure hizkuntzaren “suaren zaintzaile” bilakatuko dira.
Milesker bihotzez parte hartu duzuen guziei !



