Urdazuri krisi egoeran ezarria
2026ko uztailaren 16ko prefetaren aginduaren bidez, Urdazuri harana « krisi » mailan ezarri da, ibaiaren jarioak ttikitu direlako. Neurri hauek 2026ko uztailaren 17an, ostirala, 18:00etatik aitzina sartzen dira indarrean, eta 2026ko urriaren 31ko 18:00ak arte aplikatuko dira, egoerak aldaketarik izan arte.
Ur inguruneak babesteko eta lehentasunezko erabilerak bermatzeko, hainbat murrizketa ezarri dira.
Partikularrentzat
Hauek dira ukitutako erabilera nagusiak:
- Belardiak, lore-multzoak eta apaindura-lorategiak ureztatzea osoki debekatua da.
- Baratzeko ureztatzea debekatua da 8:00etatik 20:00etara.
- Etxeetako igerileku pribatuak betetzea debekatua da (maila berriz osatzeko salbu).
- Autoen etxean garbitzea debekatua da.
- Murruak, teilatuak, espaloiak eta bestelako gainazal iragazgaitzak garbitzea debekatua da, osasun- edo segurtasun-arrazoi ezinbestekorik ez bada.
Laborarientzat
Ureztatzeko erabiltzen diren ur-hartzeak debekatuak dira Urdazurin, haren ibaiadarretan eta harekin lotutako akuiferoan. Hala ere, salbuespen batzuk aurreikusi dira:
- Barazkigintzak eta lorezaintzak ureztatu ahal izango dute 20:00etatik 8:00etara.
- Tokiko ureztatze-sistema duten baratzeek (tantaka ureztatzea edo mikro-ihinztapena) ere ureztatu ahal izango dute 20:00etatik 8:00etara.
Har ditzagun uraren erabilera egokiak
Lehorte egoera honen aurrean, denei eskatzen zaie ura aurrezteko jokabideak hartzeko:
- ezinbestekoak ez diren kontsumoak mugatzea;
- ura aurrezten duten ekipamenduak lehenestea;
- atzeratu daitezkeen erabilerak beste une baterako uztea.
Denen mobilizazioa beharrezkoa da ura epe luzera babesteko.

